Berriak
- Presentación del programa LOTU 2010 a los medios de comunicación
(Ver más)
SORRERA
Ikuspuntu teknikotik Confebaskek, Osalanek eta enpresa- eta eraikuntza-elkarteek (Ascobi-Bieba, Ascongi eta Uneca) aldez aurretik LOTU proiektua aztertu badute ere, Gizarte Elkarrizketaren Mahaira eraman dutenean eta ondoren kideek (Eusko Jaurlaritza, Confebask, LK eta UGT) hori garatu eta horren inguruko akordioak hartu dituztenean, babes handi eta konprometituko ekimen bihurtu da LOTU proiektua.
ABIAPUNTUA: ORIENTAZIO-ALDAKETA ARRISKUEN PREBENTZIOAN
LOTU Lan Arriskuen Prebentzioko politiken orientazioari buruzko hausnarketa prozesu baten ondorioz sortu zen eta ikuspegi aitzindari eta berria ekarri du politika horien inguruan. Oro ulertzen duten ohiko ikuspuntu orokorren aurrean, LOTUk gauza jakinen gainean egiten du lan. Arriskuak anitz badira ere, proiektuaren ikuspuntua ondokoa da: istripu larrienak arrisku gutxi batzuetan kontzentratzen dira batez ere. Hori dela eta, informatzeko eta kontzientziatzeko ahaleginak, eraginkortasun handiena erakusten duten praktiketan oinarritu behar dira .
ARRISKUEN KONTZENTRAZIOA ERAIKUNTZAREN SEKTOREAN
Ikusi egin da eraikuntzaren sektorean arrisku handiena eta larriena ondokoa dela: goitik erortzeko arriskua. Zenbait enpresa-adituk, enpresa-erakundek eta Osalanek osatutako lan-talde batek, sakon ikertu du arazo hori eta identifikatu egin ditu zein diren erorketen arrisku-faktore ohikoenak.
AHALEGINAK BATU
Ikerketa honen ondorioz eta LOTU markarekin (euskaraz josi, eutsi), landu egiten dute, ikusten den erreferente esplizitu batekin, komunikazio/ kontzientziazio, parte hartzeko eta berariazko ekintzarako estrategia bat, eta horri esker prebentzioaren alorrean dauden eragile anitzen ahaleginak batu eta erantzukizunak elkarrekin landu ahal izango dira denek duten prebentzioko helburuarekiko eta, gainera ikuspuntu praktiko batekin.
LOTUren ekintzarako dinamika enpresen eta langileen parte hartze aktiboan oinarritzen da eta bi konpromiso maila daude: